martes, 9 de febrero de 2010

mantak



MANTAK
-NONGOAK DIRA: Mantak, Nafarroako Urdiaingo, gure herriko, Inauterietako pertsonaiak dira.
-DESKRIBAPENA: Aurpegia, zapi batez estalia edo zaku bat gainetik eramaten dute begietarako bi zulorekin. Arropa zaku batez eginda dago, eskuetan makil lodi eta luze-luze bat daramate.
Zakua soineko bat bezala eramaten dute, hankak estaltzeko. Oinetan zatak, zapatilak edo botak eramaten dituzte.
-ZER EGITEN DUTE: Herri guztitik zehar ibiltzen dira. Jende guztiaren atzetik ibiltzen dira korrika eginez. Indarrez jotzen dute makilarekin.
Inauterietako Larunbatean ateratzen dira.

No hay comentarios: