miércoles, 24 de febrero de 2010

ENGLISH LEARNING

HELLO!!

DO YOU WANT TO IMPROVE YOUR ENGLISH?

GAMES: http://www.thekidzpage.com/

GAMES, STORIES, SONGS...: http://www.learnenglish-virginia.blogspot.com/

PRONUNCIATION: http://www.fonetiks.org/

I HOPE YOU FIND IT EASY AND YOU USE IT!!


NAIARA SÁNCHEZ

miércoles, 10 de febrero de 2010

Oso polita!!

A ze nolako lan polita egin duzuen!!

Asko gustatu zait eta ideia ikaragarri polita iruditzen zait; hemendik aurrera zuen lan guztiak eta eskolako argazki eta bideoak hemen jartzeko eta denei erakusteko aukera izango dugu!!!

Aioooooooo!!

Leire.

martes, 9 de febrero de 2010

mantak



MANTAK
-NONGOAK DIRA: Mantak, Nafarroako Urdiaingo, gure herriko, Inauterietako pertsonaiak dira.
-DESKRIBAPENA: Aurpegia, zapi batez estalia edo zaku bat gainetik eramaten dute begietarako bi zulorekin. Arropa zaku batez eginda dago, eskuetan makil lodi eta luze-luze bat daramate.
Zakua soineko bat bezala eramaten dute, hankak estaltzeko. Oinetan zatak, zapatilak edo botak eramaten dituzte.
-ZER EGITEN DUTE: Herri guztitik zehar ibiltzen dira. Jende guztiaren atzetik ibiltzen dira korrika eginez. Indarrez jotzen dute makilarekin.
Inauterietako Larunbatean ateratzen dira.

inauteriak



zakuzaharrak
-NONGOAK DIRA: Zakuzaharrak, Nafarroako Lesaka herriko iñauterietako pertsonaiak dira.
-DESKRIBAPENA: Buruan kapela bat daramate eta aurpegian zapi txuri bat.Gorputzean, autxia duten zaku bat daramate eta zakuaren azpian ator bat dute. Eskuetan makil bat dute eta makilari lotuta lastozko bolatso bat. Prakak, zaku batez estaliak eta barrutik beteak eramaten dituzte eta zapata zapata arruntak eramaten dituzte.
-ZER EGITEN DUTE: Lesakako iñauterietan agertzen dira. Iñauterietako Igandean, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira, 20 edo 25 inguru, guztiak batera. Herriko kale guztiak zeharkatzen dituzte korrika eginez.




alkateari eskutitza

Alkate jauna:
Gu Urdiaingo Herri Eskolako 6. mailako ikasleak gara eta gutun honen bidez, eskola berriaren inguruko iritzia eman nahi genizuke.
Guk eskola berria egitea nahi dugu, eskola honetan toki gutxi dagoelako.
Askotan laguntza saioak irakasle gelan egiten dira, gela gutxi daude eta. 1-go eta 2. mailakoen gelak lehen bideo gela zen 3. eta 4. mailakoen gela laguntza gela eta 9 ikasle eta irakaslentzat txikiegia da. Gure ustez oso nekagarria da, egunero frontoira joatea, oraidik gehiago negua iristen denean, euria, elurra eta hotza egiten duelako eta bustitzen bait gara. Beste alde batetik eskola berria egitea nahi dugu bea futbol zelaia behar dugula ahaztu gabe.
Arrazoi guzti oriengatik eskola berria lehenbailen egitea eskatuko genizuke
Gure iritzia kontutan hartuko duzuelakoan, begiramenez agurtzen zaitugu,
6. mailako ikasleak,
Amaia Galarza, Miguel Machado, Usue Mendez, Asier Pardo, Iratxe Urrutia, Eneko Vilar.

Santa Ageda 2010


Otsailak 4ean santa ageda ospatu genuen. Oso ongi pasa genuen hotza egin arren. Herriari buelta bat eman genion abesten eta pastak eman zizkiguten. Txokolate beroa bakarrik falta zitzaigun.

martes, 2 de febrero de 2010

Ongi etorri

kaixo!!!!

Gu urdiaingo 6. eta 5. mailakoak gara:
Asier Pardo, Gaizka Lanas, Eneko Vilar, Irati Gomez, Iratxe Urrutia, Oihan Azkona, Usue Mendez, Amaia Galarza eta Miguel Machado.

Blog honetan eskolan egindako lanak, argazkiak eta gustuko gauzak jarriko ditugu. Espero dugu gustatzea.

Agur!!!!!!!!!!!